XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Penagarria zaidan oinutsik ibiltzea zuen antzera ibiltzeko.

Josten, arropa lisatzen, andre-lanetan ikastea nahi dinat.

Iruñera joanen dun eta etxe on bat bilatuko genionan neskame aritzeko, edo maistra izateko ikastera bidaliko dinagu.

Xamurregia dun, ahulegia; ez dun hi bezalako marimutila, Martina.

Ederra izanen zunan alaba eguzkipean erreta eta neskamea hemen, gerizapean!...

Amona Joshepa izan zuen Ramonicaren amak erantzule: - Jo eta ke, betiko kontua!

Hi kontearen etxean neskame edo aritu hintzelako, eta Madrilen egon hintzelako, neskame aritzea eta nagusien hondarrak inbidiaz horniturik jatea munduko hoberena dela iruditzen zain.

Laboraria izan ninan aita, laboraria senarra eta laboraria dinat semea; zergatik ez Ramonica laboraria?

Jaunxkil tisikoen hainbeste zain izanik, hazitzen ere ez din utzi.

Hamazazpi urtetako gainerako neskek, zehe bat zioten.

Freska dadila errekan ilbeltza aroan, eta erre larrainean abuztu aldera!

Hamasei urtekin ibili nindunan uztan Iruña aldean, eta hi ere halakoetan ibilia hintzen, markessek katarroz eta burukominez ibiltzen erakutsi arteraino...

Aitaren amaren jakinduria ez da inongo unibertsitatetan erdiesten.

Munduari buruzko ezagupena, liburuetan bizitzak agertzen ez dituen bizialdietan eta ataletan ikasten da.

Hala eta guztiz ere, azkenik egia zelako, bidezkoa da Andresa, Ramonicaren ama, zuzen zegoela onartzea.

Eta zuzentasun hori soroetan egiaztatuko zen tamalez.

Nehork ez du ama batek bezala alaba ezagutzen.

Zilegizkoa da gainera, berarentzat hoberena nahi izatea, eta ezagutzen zuen hoberena, etxe nagusiko lana edo maistraren ogibidea zen.

Baina intxaurrak koxkatu behar dira, eta dastatu arte ezin da deus baztertu mingotsa izateagatik.

Ama zenez mindurik, Ramonica Iruñera abiatu zenean agur-musua ukatu zion.

Aita, bidezko ezajolez, ez zuen eztabaida hartan parte hartu. Anaiak bai, poztu ziren emaitzarekin.

Bizitzan ahal den moduan jorratzeko beharra dago.

Ramonicaren aldetik, ustezkoa zen berak beste nesken aldetik diferente izan nahi ez izatea, eta gainera Iruñean aukera zuen Juanito ikusteko eta mezeta gozatzeko.